Ingelesarena egiten

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-03-29 01:32   Bertsolaritzea Badirudi Gadafik boterea galduko dauela hemendik gitxira. Halanda be, kontuan hartu behar da gerratan inok ez dauela inoz egia kontetan. Ez da argi kontetan, baina badirudi Gadafiren kontra matxinautakoak eta Koalizinoaren aire indarra alkarlanean dabilzala Gadafiren ejerzitoa menperatzeko. Hegazkinak matxinautakoen laguntzaile edo aldrebes? Ez jat sekulan gustau izan Gadafi. Diktadore krudela izateaz ganera, erridikulua izan da bere jokabide publikoan, baina ez dau emoten Europan beti eretxi berekoak izan diranik. Zuritik baltzera pasau dira Sartaldeko gobernuak Gadafiri jagokonez. Lotsa emoten deust Aznar eta Zapatero Gadafiri besarkadak emoten argazki zaharretan ikusteak. Horreen diktadore odoltsua baldin bazan zer arraio demontre egiten eben halango jendilajeari besarkadea emoten? Petrolioa egungo Jaungoikoaren Bildotsa dala esan leiteke, pekatuak garbitu egiten dituana. Zelan ahaztu José Bonok Gineako Obiangen ganean botatako laudorioak? Edo Trinidad Jimenezek Marokoko erregearen ganean esandakoak? Gogoan izango dabez honeek printzipiook Bahreinen? Izan be, Saudi Arabiako ejerzitoa herri txiki honetan sartu da matxinautakoei aurre egiten. Zelango tontakeria bota doten. Ingelesek esaten eben eurek ez daukiezala ez lagunik ez etsairik, interesak baizik. Gaur egun, denak ingelesak garela emoten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu