Eta isildu daitela lobby nuklearra

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-03-17 18:11   Musikea Azken urteotan energia nuklearraren aldeko adierazpen piloa irakurri dodaz komunikabideetan. Energia nuklearraren aldeko argudioak beti izaten dira bardinak: petrolioa gero eta garestiagoa da eta klima aldaketea eragiten dau. Energia alternatiboak ez dira ondino benetako alternatiba. Karuak dira eta ez dabe behar beste bermerik emoten. Beraz, ez dago beste biderik energia nuklearraren aldeko apustua egitea baino. Ganera merkea, segurua eta garbia ei da, Japoniako Fukushimako jazoerek hankaz gora bota dabez honeek argudioak. Ondino ez dago jakiterik norainoko kalteak izango diran, baina jakin badakigu zonalde haretan kalte larriak izango dirala. Horreek kalteok urte piloa iraungo dabez. Eta auskalo epe luzera begira zelango giza kalteak izango diran, erradiazinoen ondorioz minbiziak eta bestelako kalteak izugarriak izaten diralako. Lur planetaren txoko honetatik nire lehenengo desioa erradiazino isurketak ahalik eta lasterren akabetea da. Lurrikarea, tsunamia eta erradiazinoa. Horreek hirurok izugarrizko kalteak eragin dabez Japonian. Eta seguru nago hondamendia guk uste baino handiagoa izango dala. Baina hori ahaztu barik, seguru nago ondorioak Japoniatik kanpora joango dirala. Hainbat lekutan zentral nuklearrak zabalduteko programak geldituko dira edo auskalo bertan behera geratuko ete diran. Halan bada, ez litzake harritzekoa izango bere alternatibearen prezioa, hau da, petrolioarena, gora joatea. Halanda be, ondorio zoriontsua atara leiteke sufrikario honetatik. Ez litzake harritzekoa izango energia alternatiboen aldeko ikerketea eta inbertsinoak gero eta haundiagoak izatea. Haizea, eguzkia, itxasoa, lurra... horreek dira etorkizuneko energia iturriak. Orain urteak irakurten neban energia lortuteko derrigor kaltetu behar dala ingurugiroa. Noz hasiko dira Sartaldean serio halango iturrien aldeko apustua egiten?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu