Halangorik! (3)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-02-28 21:15 Nire lagun batek esan ohi deust unionismoa harrotuta dagoala gurean. Atzo Jon Juaristik esan ebanaren arabera, harrotuta baino harrokeriak jota dagoala esan leiteke. Euskararen Aholku Batzordean sartu egiten da Juaristi zirikatzea gustoko dauelako. Horrek bere berbak. Horra jokabide intelektuala! Nik pentsetan neban intelektualak (eta Juaristiren izenari atxikituta “intelektual” berba imini deutse Espainian) lan zintzo, hotza eta zientifikoa egiteko dagozala. Nik uste neban intelektualak ez dagozala, hain zuzen, tripetako deiari erantzuteko. Euren jakintasunak lagunduten ei eutsen miserien ganetik hegal egiten eta horri esker errealidadearen benetako izaereari besterik ez eutsala erantzungo. Elementu honen ganean holan pentsetan ebana oso oker egon izan da, inozoarena egin izan dau. Honeek ustezko intelektualok eragile politikoak besterik ez dira, euren espainolismo sutsuari jazkera ederra iminiteko prest dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu