Halangorik! (2)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-02-25 18:37 Libiako jazoerek estali egin ditue Fernando Savaterren adierazpenak. Lagun bategaz berbetan, esaten eustan honek arretea erakarteko egin dituala adierazpenok. Nire ustetan ez dira harrigarriak izan bere berbak, beti pertsona friboloa iruditu izan jat eta. Orain urte batzuk nire lagun batek esan eustan Savaterrek bere garaian Egin-en idazten ebazala bere artikuluak eta bere orduko pentsakereak ez daukala zerikusirik oraingoagaz. Goiz batean Bizkaiko Diputazinoaren hemerotekara joan nintzan eta Egin zaharrak eskatu nebazan. Hor topau nebazan bitxikeria deigarriak. Besteak beste, modu literario batean Konstituzinoaren erreferendumean aldeko boturik ez emoteko aholkua. Gero etorri zan bere aldaketea, eraldaketea eta iragana ahaztuteko unea. Orain inor gitxik dauka gogoan nondik datorren pertsonaia. Goitik behera aldatu dau bere eretxia eta horri esker ospea eskuratu dau. Dibertsino handiko kontuak berarentzat, nahiz eta niretzat grazia handirik ez izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu