Halangorik!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-02-21 14:44   Musikea

Jakinmin handiagaz jarraituten dodaz estadu musulmanetako matxinadak. Tunisia eta Egiptoko diktadoreak pikutara joan dira daborduko. Nor izango ete da hurrengoa? Libiakoa? Bahreingoa? Marokokoa? Yemengoa?

Matxinadek ezustean atrapau gaitue danok. Eta jazotakoak agirian laga ditu Sartaldeak estadu horreekaz daukazan hartu-emon ustelak. Frantziako Atzerri ministro eta Donibane Lohitzuneko alkatesa ohiak hartu-emon berezia eukan Tunisiako gobernuagaz eta matxinadeari aurre egiteko laguntzinoa eskaini ei eutsen. Egonkortasuna personen eskubideen aurretik iminiten ebazan Alliot-Marie andereak. Espainiako gobernu “aurrerakoia”-k Marokoko erregearen alde jokatzen dau, eta Mendebaldeko sahararrek badakie eurak dirala kaltetuak. Zonaldetik kanpo dagoan Ginea eta Bonoren artekoa hoba ez aitatutea.

Estadu Batuetako gobernua, bere aldetik, goitik behera dabil bere jarrerea aldatzen orain arteko bere lagunen kontrako matxinadak euren kontra be joan ez daitezan.

Baina deigarriena iruditu jat Alderdi Sozialisten Nazinoartekoarena. Tunisiako eta Egiptoko gobernuetako alderdiak Nazinoartekoaren partaide izan dira urteetan. Boteretik kendu baino egun bat arinago bialdu ebezen Nazinoartekotik. Orduan konturau ziran, antza, honeek alderdiok ez ebezela sozialdemokraziaren baloreak defendiduten. Eta ezkerra da, ustez, zapalduen dignitatearen alde ataraten dana. Halangorik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu