Onartu egin daigun: argi baino argiago

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-02-07 14:30   Jan edanak

Tira, ba hor dago alderdi politiko barria. Pronostikoen kontra ETA erakundea aitatu eta argi esan dabe edozein atentadu edo helburu politikoak lortzeko edozein mehatxu salatu egingo leukiela. ETAna balitz be bai. Berba ezin argiagoak nire ustetan. Pena da alperrik galdutako denporea, horrek berbok askoz arinago etorri behar ziran eta.

Bere aldetik, Ramón Jauregi ministro espainiarrak adierazo eban agerraldia izan baino arinago estatutu barriak aurkeztea ez zala nahiko izango. Jakina, Arzalluz azeri zaharrak inork baino argiago esan eban Rubalcabaren kalkulagailuak erabagiko dauela alderdi barria hauteskundeetan egongo dan ala ez.

Itsuak be badaki Alderdi Politikoen Legeak euskal mapa politikoa desitxuraldatzen dauela eta hainbat erakundeetako ordezkaritzeak ez daukala zerikusi handirik uritarron pentsakereagaz. Garrantzitsuena, zalantza barik, Eusko Jaurlaritzeana.

Eta orain zer? Normalizazinorako urratsak emoten ausartuko ete da Espainiako Alderdi sozialistea? Eta Euskadiko Alderdi Sozialistakoak, “normaltasuna” ahotik kendu ezinda dabilzan horreek?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu