Urte barri on!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-12-31 16:28

Urteko azken eguna da, balantzeak egiteko sasoia. Ez da urterik onena izan, egia esan. Krisialdi ekonomikoak dana baldintzatzen dau gurean. Jente askok sufriduten ditu ondorioak: langabezia, bildurra, espektatiba faltea, etorkizun iluna...

Halanda be, bihar hasten dan 2011a 2010a baino hobea izango ei da: lanpostuak sortuko ei dira Euskadin, ETAk bat egingo ei dau Ezker Abertzale ofizialak aldarrikatzend auenagaz, Athleticek Kopea irabaziko ei dau (beno, hau bromea da...). Eta orain serio, bihotza ukutu deustan barri ederrak bakea emon deust: Ibai Uriarte lehoi txikia bizimodu barria hasteko moduan egongo da ebakuntza gatxa eta gogor baten ondoren. Ezin da esan hemendik urte betera hobeto egongo garen ala ez, baina benetan opa deutsuet lagun eta irakurle guztiei: aurrekoa baino hobea izan daitela 2011. urtea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu