Arrazoiak eta ondorioak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-11-01 01:04

Zorionez edo zoritxarrez modan dago ETBren ganean berba egitea azken boladea honetan. Hilabeteetan egon izan naz ixilik kontu honen ganean ez jatalako zilegi iruditzen ha gaiaren ganeko nire eretxia publikoki emotea. Nire beharra dala eta lar ondo ezagututen dot zelan egiten dan telebistea eta zerk eragiten dituan audientzien gorabeherak. Baina azken egunotako jazoerek berebiziko garrantzia daukiela uste dot, hurrengo hilabeteetan jazoko dana markau egingo dabelako.

Apurka apurka ETBko audientziak beherantza joan dirala itsuak be ikusi dau gure artean. Kaleratu dirazan arrazoi ofizialek ez daukie ez hankea ez bururik. Arrazoia xinplea da: Ildo informatiboa, ikuspuntua, gobernuagaz batera aldatu da. Ha aldaketea ez da ikusle askoren gustoko izan, aurreko ildoagaz gusturago egoazalako. Honeek ikusleok beste kateetara joan dira, neurri haundi batean, ETBren balio erantsia moteldu egin dalako. Beste kateetatik, ostera, ez da ikusle barririk etorri.

Beste berbakaz esango dot: bere akats guztiekaz, ETBk beste era batera kontetan eban Euskadin eta munduan jazotakoa. Ez zan Tele5, Cuatro edo TVEren modukoa. Baliabide urriak eukazan eta daukaz ETBk, baina ha ikuspuntu ezbardina pizgarria izaten zan Txoritxoaren telebistea ikusteko. Orain, ha ikuspuntu ezbardina desagertu danean, jende askok gurago izan dau kate haundiak ikustea baliabide haundiagoak daukiezalako. Antzeko mezua jasotzeko, hoba era aberatsean jasotea dino jende askok. Tristea da halan esatea, baina ETBren ekarpen propioa txiki txikia da gaur egun. Langile asko be ez zan sentiduten gustura aldaketeagaz, baina argi dago telebista publikoa izateak halango menpekotasunak daukazala.

Baina orain artekoa nahiko ez bazan, badagoz torlojuari beste bueltea emon gura dautsenak eta ha balio erantsi txikia are gehiago gutxitu. Eta ondorioa argia da nire ustetan: orain arte ikusle piloa galdu badira, gehiago galdu leitekez aurrerantzean. Lehengo haritik zenbat eta urrunago, orduan eta ikusle gutxiago. Era berean, eskarmentuak irakatsi dauana ez da ontzat hartuten. Itxurea guztien arabera, aldaketea erabatekoa izan behar da. Hauxe da, nire ustetan, azken egunetako arazoen atzean dagoana.

Aldaketea politikoaren sasoia da oraingoa. Aldaketea politikoak isladea dauka telebisinoan. Ikusle bako telebistea izango ete da ha aldaketearen ondorioa?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu