Zapaterok hauteskundeak irabazi gura ditu

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-10-24 14:06

PPkoek be onartu behar izan eben. Asteon Madrilen izendau dan Gobernua aurrekoa baino hobea da. Ez da erraza aurrekoa baino okerragoa izatea, baina politikoki sendoagoa dala itsuak be ikusten dau. Noraezean ebilen Madrileko Gobernua, kolpeak etengabe hartuten eta inziatibea erabat galduta.

Urte ta erdi denporea piloa dala adirazi dau Zapaterok. Politikean gauzak une batetik bestera aldatu egiten dira. Noraezean ebilen Zapateroren gobernuak inziatibea hartu izan dau. Espainian baloratuena dan Barne Ministroa (Espainian Barne Ministroak beti izaten dira baloratuak) arpegi publikoa izango da eta “gauzak ondo esplikatzen dituan” Ramon Jaureguik leku berezia izango dau Gobernu barrian.

Babes parlamentario bermauta dauka Zapaterok EAJgaz egindako itunea dala medio. Alor ekonomikoan ez dau aldaketearik egin izan, beraz, pentsatzekoa da ha alorrean ez dala aldaketearik izango. Zelan aldatu Eurpatik agindu egiten dabena?

Itxurea guztien arabera, bere arazoak salmenta problemak dirala pentsatuten dau Zapaterok. Halan, bere beharra salduten onenak izan leitekezanak lehenengo lerrora eroaten ditu, besteak beste, IUtik datorren transfugea, Rosa Aguilar. Ezkerreko jentea ostera be erakarri guran?

Onartu behar jako Zapaterori maniobretako daukan abilezia, baina inkestei bueltea emoteko epea ez da bape erosoa. Hemendik hilabete batera Catalunyako parlamenturako hauteskundeak izango dira. Hemendik bederatzi hilabetera, udalak eta zenbait autonomietako parlamentuak aukerauko dira. Eta urte t´erdi barru izango dira ostera be Hauteskunde Orokorrak. Inkesten arabera, 14 puntuko aldea ataraten dautso PPk PSOEri. Catalunyan CiUk erraz irabaziko dauala dinoe inkestek.

Baina partida ez da amaitu. Ikusitakoaren arabera, inkestei bueltea emoteko hasiko dira beharrean sozialisteak, Zapaterok hauteskundeak irabazi gura ditu eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu