Kolpeak eta gorridurak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-10-18 01:33

Pozik nago jeltzaleek eta sozialistek lortutako akordioagaz, zelan ez. Txistean esaten dan lez, dana da ona komenturako. Baina ez daigun ahaztu aurten eta datorren urtean zehar etorriko diran eskumenak (azken orduko ezbeharren bat tartean ez bada) hogetamar urte berandu datozala.

Eskumenak euskal instituzinoen eskuetan ez dagozan bitartean ez neuke garaipena ospatuko. Hamaika biderrez agindu dabe hau eta bestea Madrilen hogetamar urte honeetan gero berbea jateko. Halanda be, jazotakoak gauza bat baino gehiago erakusten deusku:

Lehenengo, Madriletik adierazoten zana, hau da, Gernikako Estatutua ia beteta egoala, ez zala egia. Tira, bertoko sozialista eta popular batzuk ideia horregaz bat etozan. Baina ez daigun ahaztu honeek hogetamar eskumenok eskuratu eta gero, ondino beste bi dagozala Estatuaren eskuetan: gartzelak eta enplegu politika pasiboak (kotizazinoak, pentsinoak,…) Kontu serioak faltako dira ondino.

Bestalde, argi baino argiago geratu da Lopezen lidergo politiko faltea. Enplegu politika aktiboei bueltak emoten egon izan ziran urtebetean. Besteak ez ebezan usaindu be egin. Ez dot uste Madrilen kasu handirik egiten eutsenik edo ez ebala lan handirik egingo alor honetan. Baina argi dago: beharrak aginduta, Zapatero edo Madrilen aginduten dauen nonor edozein zailtasun gainditzeko gauza da ura lepo mailan igerri ezkero.

Orain urte pasatxo esaten neban eta errealidadeak arrazoia emon deust. Ez zan negozio ona Zapaterorentzat PSE-PP ituna. Era berean ez zan negozio ona izan CiU Generalitatetik kanpo lagatea. Abertzaleak gitxi dira Madrileko Gorteetan, baina gehiengo osoa izan barik txikiek uste baino pisu handiagoa daukie eurei esker lortuten dira eta gehiengoak. Sarritan esaten da politika parlamentarioan aritmetikea dala inportanteena. Zapaterok ziria sartu eutsen EAJri eta CiUri. Orain jeltzaleek zaplaztekoa bueltau dautse sozialistei. Lopezen arpegia ikusten dot nik gorrituta, batipat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu