Zapateroren harrokeria eta Lopezen lidergo faltea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-09-25 01:31   Jan edanak

Sarritan esan izan dot demokrazia parlamentarioan aritmetikea inportantea dala. Parlamentu batean gehiengoa atara ahal izateko kontuak oso argi eroan behar dira. Alderdi batek gehiengoa atara ezkero ez dago problemarik, baina gehiengorik barik, proposamenak atara ahal izateko negoziau beharko da abstentzinoak edo aldeko botuak lortu ahal izateko. Eta honek bere prezioa dauka. Alderdi txikiek prezio handia eskatuten dabe euren botuen truke, alderdi handiaren ahultasuna aprobetxatuz.

Orain urte pare bat hankasartze handia izan eban Zapaterok babes parlamentario iraunkorra topetako ahaleginik ez egitean. “Geometria aldakorra”-ren aldeko apustua egin eban, hau da, une bakotxean lagun desbardina topauko ebala espero eban. Hortik denpora batera Catalunyako eta Euskadiko alderdi abertzaleak mindu egin ebazan beren ordezkariek irabazleak baztertu egin ebazanean boterea eskuratu ahal izateko.

Lopezen gobernuak urte bete eta piku emon izan ei dau enplegu politika aktiboak Euskadira ekarri guran. EAJk negoziazino laburra behar izan dau eskumena ekarteko, eta ganera diru gehiago dakar euskal lurraldetara. Madrileko gobernuaren behar politikoak zailtasun teknikoak eta alperkeriak gainditu egiten ditu.

Zalantza barik, operazino honetan kaltetuena Lopez Lehendakaria izan da. Ikusitakoaren arabera preguntau leiteke zertan egon izan dan azken hamabost hilabeteetan edota kasurik egiten ete deutsen Madrilen. Bere lidergo politikoa ez da sekulan nabaria izan, baina orain kolokan dagoala pentsau leiteke.

Eta festa hasi barria da. Ezagutu dogun akordioa 2009ko arrekontuei jagoke. 2010eko aurrekontuaren inguruko negoziazinoa orain hasten da.

PD: Honeek lerrook akabo eta gero irakurten dot EAk, Aralarrek eta Batasunak menia iraunkorra eta nazinoartean egiaztatzeko modukoa eskatuko dautsela ETAri. Honek seriotasun itxura hartu dauela emoten dau. Ikusi beharko da ETAk emoten dauen erantzuna eskakizunaren neurrikoa dan ala ez.

PD2: ez dot esan lotsagarria dala 30 urte pasau eta gero badagoala ondino bete barik dagoan lege organikoa: Gernikako Estatutua. Negoziazino luzeen ondoren, kontsultea egin eta gero, hementxe jarraitzen dogu eskumenak bere osotasunean transferidu ezinik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu