Hauxe zan etorri beharreko komunikatua?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-09-07 02:08 Hiru bider irakurri dot ETAk BBCri bialdutako bideoaren testua eta sentiduten doten frustrazinoa gero eta handiagoa da. Ezker abertzalearen adierazpenen arabera menia etorri behar zan egun batetik bestera. Bide politiko soilen aldeko apustua sendoa ei zan eta ETAk errespetau egingo eban ha erabagia. Ondino ez dago ez meniarik ez su-etenik ez ezer. Bakar bakarrik adierazoten dabe ekintza ofensiborik ez dabela egin azken hilebeteetan eta ez dabela egingo. Ez dago ez eperik ez zehaztasunik ekintza ofensiboen inguruan. Orain gitxi idatzi neban ez nebala uste mundu horretako danak bat datozela burruka armatuaren amaierearen ganean. Orduan esan nebana ostera be errepetiduten dot: ez dot uste danok bat etorriko diranik bide politiko soilakaz. Eta arazo serioa daukie etorkizunari begira: oraingo zuloan jarraitu armen menpean edo zatiketea. Gure problemea da euren arazoa gurea be bihurtuten dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu