Kudeatzaileak baino, etxekalte

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-04-15 01:56

Ahozabalik, harrituta geratu naz Eusko Jaurlaritzeak egiten dituan aurreikuspenen aurrean. Zor publikoa gora eta gora joango da hurrengo urteetan. Eta ez dau emoten ekonomi arduradunei inporta jakenik. Uritarrontzako be gatxa da gai honen garrantziaz jaubetzea. Kontu publikoei garrantzi txikia emoten jake gurean, baina guk uste baino inportanteagoak dira horreek kontuok. Gogoan izan daigun Greziako kasua: gobernuen barrabaskeria ekonomikoen ondorioak uritarrok pagauko dabez. Gurean halango zeozer pasau leiteke holan jarraitzen badogu.

Kontuak kontu (inoz ez hobeto esanda), Jaurlaritzeak egiten dituan prebisinoen arabera, 2008 eta 2013 urte bitarteko zor publikoa 492 miloa eurotik 8.228 miloara pasauko da. Bai, ondo irakurri dozu: ia 20 bider gehiago. Beste era batera esanda, uritar bakotxeko 2008. urteko zor publikoa 234 eurokoa bazan, hemendik hiru urtera 3934 eurokoa izango litzake.

Eta ez da zorra bakarrik. Orain urte pare bat interesetan 14,2 miloa euro pagetan baziran, prebisinoen arabera, 302,79 miloa pagauko ditu Eusko Jaurlaritzeak.

Zenbakiak ikusita ez da erraza komentarioak egitea. Ahoa zarratzeko gauza nazanean esango dot zeozer.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu