Badauka Aita Santuak gura dauena esateko eskubiderik?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2006-09-24 01:54

Ez naz oso pertsona erlijiosoa. Egia esanda, oso gitxitan joaten naz mezea entzutera.

Ezkontzak, hiletak, bataioak, badakizue. Nire belaunaldiko askoren modukoa naz. Horrexegaitik daukat zalantzaren bat edo beste Benedikto Aita Santuak esandakoaren ganean balorazinoren bat emoteko orduan. Ez dakit nik nireak ez diran praketan sartzen nazan ala ez. Baina erlijio kontuak alde batera lagata, Benediktoren alde egiteko beharra sentiduten dot.

Gure Sartaldeko gizartean adierazpen askatasuna oso balore preziatua ei da. Eta ez dauka Aita Santuak bere eretxia emoteko eskubiderik?
Pentsetan dot batek baino gehiagok erantzungo deustela ez dala Ratzinger, hain zuzen, adierazpen askatasunaren ganean berba egiteko personarik egokiena. Halan izan daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu