Lehoiaren izakerea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-06-13 15:48

Umeek ez leukie gogoan euki behar zenbat gol sartu dituan ez dakit zein jokalarik, ez leukie akorduan izan behar zein jokalditan irabazi zan partidua, zein koloretakoa zan ateratako txartela edota zein armarri eukan batek jakin zein taldeko elastikoak. Umeek gogoan izan beharrekoa zelan burrukatu zan eta aurrera zelan egin zan da. Adibide bat? Yeray. Lehoietan lehoiena.

Ez dago balio urridun eta esangura nahasiko berbarik idatzi beharrik. Gaur egin da publiko, 2017ko bagilaren 13an, Athletic-eko Yeray defensea atzera tumore batek jota dagoala. Lehen be izan eban testikuluetako gatx hau Yerayk. Ez da ezelan be kontu samurra baina sikeran bere arerioa ondo ezagutzen dau. Oraingo honetan, burrukea are latzagoa izango dala emoten dau. Izan be, tumore malapartaduaren aurkako lehian arinago izandako lehenengo asaltoan, ez eban kimioterapia tratamendurik behar izan. Alabaina, oraingo honetan ez dau suberte bera izan jokalariak. 

Kimioterapia sesinoak hartu behar izango ditu bere makaltasuna osatuteko, esandako legez prozesua dezente gogortuz. Baina jokalariak esan dituan berbek ez dabe ezelango bildurrik, etsipenik edota ezkortasunik erakusten, eta horixe da txalogarri zein miresgarriena: Osatu zarela dirudianean, atzera altzau eta gogorrago erasaten deutsu. Baina lasai, neure ondoan animoak emoten daukadan jente guztiagaz batera partidu hau irabaziko dogu-eta. Eta atzera irabazi behar badeutsat, egin egingo dot, zelan edo halan, baina egingo dot. Mila alditan jausi eragiten badeust, mila eta bat aldiz altzauko naz.

Bizitzearen partiduak aurrera darrai eta arpegia emotea da gazteenei erakutsi behar jakena. Bost axola zein taldetako koloreak, dorsalak edota armarriak defendiduten diran. Gaur danok gara Yeray, danok irabaziko deutsagu gaixotasunari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa