Jentaurreko irakurraldiak Nestor Basterretxea gogoan

Bizkaie! 2024-04-19 11:19   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunean, apirilaren 23an.

Ia berrogeita hamar kultura-zentrok parte hartuko dabe 2024an Artium Museoak urtero sustatzen dauen bookcrossing ekitaldian. Esangura horretan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Artium Museoak Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau datorren martitzenean, apirilarenk 23an, jendaurreko irakurraldiei ekinez. Irakurraldi hori goizeko 10:00etatik aurrera izango da museoan bertan eta streaming bidez jarraitu ahal izango da. Oraingo honetan, irakurketak Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) omenez egingo dira, haren jaiotzearen mendeurrenean. Museoak artista polifazetikoari, XX. mendeko euskal sortzaile esanguratsu eta eraginkorrenetako bati buruzko testu batzuk aukeratu ditu. Edozelan be, nahi dauenak bere testua ekarri ahal izango dau, artearen eta kulturearen munduari lotuta badago.

Jarduera streaming bidez emongo da, museoaren Youtubeko kanalaren bidez. Artium Museoak bookcrossing edo liburuak askatzeko ekimena bultzatu eta koordinau dau aurten be eta ekimen horretan berrogeita hamar museo eta kultur zentro inguruk hartuko dabe parte aldi berean, gaur hasi eta astelehenera arte, besteak beste, Madrilgo Reina Sofía Museoak, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak, Hernaniko Chillida Lekuk, Las Palmaseko CAAMek eta Valentziako IVAMek. Holan, museoak bat egiten dau irakurzaletasuna sustatzeko beste ekimen batzuekaz eta kultura garaikidearen ezagutzak zabaltzeko ekimenakaz.

Artium Museoaren XVI. Jentaurreko Irakurraldiak ekimena, irakurtearen esperientzia konpartidu nahi daben persona guztientzako topagune izaten da. Gainera,
aurten, Néstor Basterretxeari (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) eskainiko jakoz irakurketak,
haren jaiotzearen mendeurrenean.

Kontuak kontu, parte hartzeko beharrezkoa da 945209012 telefonora deitzea edo biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bialtzea, hartu-emonetarako telefono bat eta 10:00etatik 14:00etara irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adierazoz. Aurten, besteak beste, Gorka eta Mikel Basterretxea hurreratuko dira, artistearen seme-alabak; Oteiza Museoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanos, bideokonferentzia bidez; Gerardo Armesto artistea eta Gasteizko Helios Okupazio Zentroko lau kide (tutoreakaz batera), besteak beste.

Bookcrossing

Ia 50 museo eta arte-zentrok bookcrossing kanpaina batean parte hartuko dabe, beren liburutegietako bikoiztuen poltsatik ataratako liburuakaz uriak beteteko asmoz. Jasoten dituenek, irakurri ondoren, munduko beste toki batean askatzea eskatzen da. Museoak 50 liburu baino gehiago askatuko ditu Vitoria-Gasteizko hainbat tokitan, baina ekitaldiaren muina barruko plazako Lorategian egongo da.

Askatutako liburu guztiak dagozkien etiketekin egiaztatuta eta http://www.bookcrossing.com webgunean erregistratuta egongo dira. Gainera, irakurleari kanpainan parte hartzea errazteko beharrezkoak diren jarraibideak izango dituzte eta. Webgunean ale bakoitza non askatuko den adierazi ahal izango da. Ekimen honen helburua museoetako liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ahaleginean elkartzea da, eta, zehazkiago, kultur diziplina batzuen eta besteen ezagutza zabaltzea.

Interesdunek izena emon leikie apirilaren 23an, martitzenean, 10:00etatik aurrera egingo dan jentaurreko irakurketa saioan parte hartzeko.

Erakusketak Artium Museoan

  • Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000). Euskal Herriko Arte Garaikidearen Bildumea.
  • edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizetako prozesuak, 1978- 1991. 2024ko irailaren 1era arte.
  • Randa Maroufi. Bab Sebta. Z aretoa. 2024ko apirilaren 21era arte

Laster zabalduko diran erakusketak

  • Ibon Aranberri. Entresaka. Apirilaren 26tik aurrera.
  • Patricia Dauder. Unform. Apirilaren 26tik aurrera.
  • Néstor Basterretxea. Archivo. Maiatzaren 10etik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu