Maiatzaren 19an izango da Bizkaiko Jantzari Eguna

Bizkaie! 2024-04-18 08:09   Kulturea

Amorebieta-Etxanon.

Amorebieta-Etxanok hartuko dau 44. Bizkaiko Jantzari Eguna. Maiatzaren 19an izango da, Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak atonduta, Udabarri Jantza taldearen laguntzinoagaz eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren babesagaz. Guztira, 3.500 jantzari eta 70 hantza talde inguruk hartuko dabe parte.

Udalerria jantzariz beteko da egun horretan, euskal jantzen ikuskizunen erdigune bihurtuz. Goizetik hasiko da jaia, parte hartzen daben taldeei ondo etorria emonez. 10:30etan herritik kalejjira egingo da, San Migel eta San Pedro kaleetara arte; bertan jantza-erakustaldia eginigo dabe. Arratsaldean, barriz, 16.30etatik aurrera, Luhartz erromeri taldearen emonaldiaz disfrutetako aukerea izango da jai giroak jarraitu deian.

Bolondres bila

Egun horretan mugikortasuna kontrolau eta jantzari eta bisitariei laguntzeko, ehun boluntario inguru behar izango dira. Lagundu nahi dauen edonork mezu bat bidali dezake ondoko helbidera edo 636107355 telefonora deitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu