'Ipuin kontalariak auzoz auzo' programea atondu dabe

Bizkaie! 2024-04-15 12:44   Kulturea

Apirilaren 18tik 30era arte.

Apirilaren 18tik 30era bitartean, Bilboko auzoetako Liburutegi eta Udaltegietan, Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo programearen lehen edizinoko jarduerak egingo dira.

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala-eta (apirilaren 23an) Bilboko Udalak bultzautako ekimenari esker, hainbat ipuin-kontalarik umeei zuzendutako ipuinak kontauko ditue.

Ipuin guztiak euskeraz irakurriko dira, apirilaren 18an Castañoseko Liburutegian irakurriko dana ezen ez, ingelesez egingo baita.

Programazinoa

- Apirilak 18, eguena, Altamirako Udaltegian.

  • Zazpi Sarraileko kutxa. Joxe Aldasoro. 18:00etan.

- Apirilak 18, Basurtoko Liburutegian.

  • Dar-Dar? Kar-Kar!. Maite Franko. 18:00etan. Aurrez izena emon behar da hemen.

- Apirilak 18, Castaños Liburutegian.

  • A Squash and a Squeeze. British Council. 18:00etan. Ingelesez. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 19, Uretamendiko Udaltegian.

  • Mamuak eta beste auzokide batzuk. Nerea Ariznabarreta – NAITA Produkzioak. 18:00etan.

- Apirilak 20, Deustuko liburutegian.

  • Besoetako ipuinak. Ana Apika. 11:30ean. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 20, Masustegiko Udaltegian.

  • Ipuinak Dantzan. Ana Apika. 18:00etan.

- Apirilak 23, Iralako Liburutegian.

  • Liburuek oinak dituzte. Lur Usabiaga. 18:00etan. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 23, Otxarkoagako Liburutegian.

  • Ipuin Hegalariak. Maider Alcelay, 18:00etan. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 23, Errekaldeko Liburutegian.

  • Liburuekin Olgetan. Ana Apika. 18:00etan. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 24, Zurbaranbarriko Liburutegian.

  • Ibili alai ipuinetan blai. Izaskun Mujika. 18:00etan. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 25, Ibaialdeko Liburutegian.

  • Hegan egiten duten ipuinak. Ameli. 18:00etan. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 26, Arangoitiko Udaltegian.

  • Bazen behin... Liburutegi bat. Sorgina Txirulina. 17:30ean.

- Apirilak 26, Olabeagako Udaltegian.

  • Munstroak, printzesak eta sorginaren bat. Rakel Imaz. 18:00etan.

- Apirilak 27, Begoñako Liburutegian.

  • Urpekariak. Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta. 11:30ean. Izena emon behar da hemen.

- Apirilak 27, Carmen Plazan (Santutxu).

  • Liburuen magia. Bego Alabazan. 12:00etan.

- Apirilak 30, Barrainkua Udaltegian.

  • Barre egiteko ipuinak. Bego Alabazan. 18:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu