Alde Zaharreko Jaietako kartel lehiaketea martxan

Bizkaie! 2024-04-08 12:56   Kulturea

Apirilak 14, kartela aurkezteko azken eguna.

Martxan da 2024ko Zaharrean Berri kartel lehiaketea. Alde Zaharreko Jaiak maiatzaren 22tik 26ra izango dira. Atontzaileek sari mundiala iragarri dabe irabazlearentzat.

Ondoko honeek dira lehiaketearen oinarriak:

  • Gaia: AUZOA GARA.
  • Estiloa eta tipografia: Librea.
  • Tamaina: A3 bertikalean.
  • Jarri beharreko elementuak: maiatzak 22-26 + Zaharrean Berri! + Bilboko zazpi kaleak + lekutxoa uztea jaiba eta AUZOTARROK-en logoentzat.

Apirilaren 14a izango da parte hartzeko azken eguna. Bidalitako kartel guztien artean, epaimahaiak 5 finalista aukerauko ditu eta horren artean egingo da bozkaketea apirilaren 16tik 21era.

Bidali kartelak aldezaharrekojaiak@gmail.com helbidera Kartel Lehiaketa gaiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu