Bilbok urteko kultur agendea kaleratu dau

Bizkaie! 2024-04-04 11:13   Kulturea

Bilbao, kulturaren mosaikoa lelopean.

Bilboko Udalak urteko kultur programea aurkeztu dau, artearen diziplinak auzoetara hurreratuko dituen ekitaldien eta ekimenen agendea, Bizkaiko uriburuan dagoan kulturarteko aniztasuna balioetsiz.

Udal agendeak, aisialdiko eta kulturako mila hitzordu eta proposamen baino gehiago batzen ditu, esaterako; Zinebi, Fant, Bilboko Kalealdia, Musika – Música, BAD, Bilbaopoesia eta Gutun Zuria. Baita ondare historikoaren inguruko Bilbao Izan, Gau Zuria, Aste Nagusia, Inauteriak, Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira, kontzertuak, argazki erakusketak, antzerkia, literatura eta ezagutza lehiaketak eta jardunaldiak, berbaldiak, ikastaroak eta sorkuntza tailerrak be, edota museoen eta uriko beste erakunde pribatu batzuen programazioa be.

Urtero kaleratzen dan Bilboko kulturaren koadernoaren edukia 10 jarduera-taldetan banatu da:

  • Arte Eszenikoak.
  • Museoak.
  • Ikusizko Arteak.
  • Diseinua eta sormenezko industriak.
  • Literaturea, gizartea eta ezagutzea.
  • Ikus-entzunezkoak.
  • Musikea.
  • Ondarea eta identidadea.
  • Aisialdi kulturala.
  • Hurbileko kulturea.

Bilboko Udalak programazinoen informazinoa jasoteko aukerea ematen dau posta elektronikoaren bidez, baita hilero Bilbao Kultura agendean be. Beraz, @bilbaokultura eta @bilbao_udala udal kontuetan programazino eguneratua jarraitu daiteke.

Aurten, ganera, Irakurketa Errazaren gidalerroaren arabera egin da, haren hizkuntzea, edukia eta diseinua errazten dabelako, eta horrela, irakurtzeko zailtasunak dituen personei informazino guztia hurreratu ahal izango jake.

Informazinoa modu digitalean jasoteko, mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara.

Deskargau Bilbao, kulturaren mosaikoa agendea hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu