'Chillida/Balenciaga. Forma tolesten' erakusketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-03-21 13:00   Kulturea

42 lanen arteko topaketa formala proponiduten dau.

Balentziaga Museoan Chillida/Balenciaga. Forma tolesten erakusketea aurkeztu dabe, Eduardo Chillida artistearen jaiotzearen mendeurrena ospatzeko. 1990ean, Eduardo Chillidak Balenciagaren omenez eskulturea sortu eban, miresten zituan artista eta pentsalariei eskainitako sail baten barruan.

Balenciagaren lanaren interpretazinoa adierazoten dauen obra horretatik hasita, erakusketeak sortzaile bien 42 lanen arteko topaketa formala proponiduten dau.

Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Mikel Chillida, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoko zuzendaria; Mireia Massagué, Chillida Lekuko zuzendaria eta Miren Vives, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria.
 
Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu dauenez, proiektu horrek Balentziaga Museoa eta Chillida-Leku lotzen ditu. Topalekuaren adibide ona da. Chillidaren Mendeurrenaren goiburuagaz bat egiten dau. Ganera, Balentziaga Museoa artelanen eta geure arteko topaleku bihurtzen da. Erakusketea bisitetan dabenek euskal artista unibersalen arteko alkarrizketaz gozauko dabe.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu