Badator Gasteizko IX. Zurrunbilo Jaialdia

Bizkaie! 2024-03-19 08:41   Kulturea

Arte eszeniko garaikideen euskerazko jaialdia martiaren 20tik 24ra izango da.

Zurrunbilo Jaialdian, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurreratzen saiatuko dira. Parasite Kolektiboak atontzen dau, Baratza Aretoa, Gasteizko Udala, Arabako Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa eta EHU erakundeen laguntzionagaz.

Lehenengo hitzordua martiaren 20an izango da, 19:00etan, Arabako Campuseko Unibersidade Pabiloian. Josune Velez de Mendizabal Mamiak Kolektiboaren Ogiak hizketan baleki (Gasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat) proposamenaren protagonista izango da. Lanak Josefa de Mujikarengan jartzen dau arretea, lehen karlistaldian soldadu ingelesek errugabetu eben okinaren alargunarengan hain zuzen be.

Martiaren 22an, barikua, Ane Gebarak La Deskarada, La Esther piezearen garapena estreinauko dau, jaialdiaren aurreko edizinoko dokumentazino tailerrean ibilbidea hasi eban lana.

Zapatuan, martiak 23, barriz, programa bikotxa izango da: 18:00etan, Oier Guillanek EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Alkartea) ganbila.eus webgune barria aurkeztuko dau eta ondoren, Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan liburua aurkeztuko dabe. Itziar Manerok amaierea emongo deutso jardunaldiari Memoria antzezlan dokumentalagaz.

Martiaren 24an, domekea, Metrokoadrokako Artxibo biluzia itxiko dau jaialdia.

Sarrera indibidualak 10€ balio dabe (12€ txarteldegian) eta jaialdi osorako bonuak 25€. Ikuskizun guztietarako sarrerak hemen dagoz eskuragarri.

Programazinoa

  • Martiak 20, 19:00etan: Ogiak hizketan baleki.
  • Martiak 22, 20:00etan: La Deskarada.
  • Martiak 23, 18:00etan:  Ganbila webgunearen aurkezpena, Oier Guillanen eskutik, eta Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan liburuaren aurkezpena.
  • Martiak 23, 20:00etan: Memoria.
  • Martiak 24, 19:00etan: Artxibo biluzia.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu