2024/03/22 - 2024/04/21

BilbaoArteko Uribitarte40 Aretoan | Erakusketak

'Waving'. MARTA VAN TARTWIJK

.



2024ko martxoaren 22an, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bere bakarkako bigarren erakusketearen ateak edegiko ditu, Marta van Tartwijken lanakaz, 2023an produkzino-zentroan bekea jaso ebanaren obrakaz: Waving izeneko erakusketearen inaugurazinoa 19:00retan izango da eta apirilaren 21era arte egongo da ikusgai.

Wavinge udal-ekoizpen zentroan glandutako proiektua da eta marrazkiaren, ikus-entzunezkoen eta eskulturearen arteko piezak dira ardatz. Eskulturearen eta zinemearen testuinguruan, film edo bideo lez ikusten danaren kalidade material eta espazialera bueltetan da, irudi batzuen gainean argia proiektetako mekanismo bat agirian itxita. Irudikapen zinematografikoan, mobimentuak formeari datxekiola dirudi; formea da eta formea egiten dau, bere formea. Pentsamendu zinematografiko bat beste hedabide batzuei aplikauta, gorputz irudi zabaldua arakatzen dau, lausoagoa, mugabakoa, inguru argirik bakoa.

Waving.


Aretoaren ordutegia: martitzenetik zapatura, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Domeka eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, zarratuta.

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu