Dana prest XXIII. Korrikari hasierea emoteko

Bizkaie! 2024-03-13 10:13   Euskerea berbagai

Ermuan sartu-urtena egin ostean, Ondarroan sartu eta Otxandiotik urtengo dau martiaren 20tik 22ra.

Badator XXIII. Korrika. Iruneko San Juan plazan hasiko da, martiaren 14an, arratsaldeko 16:00etan. AEK-ko hainbat arduradunek hasierea emongo deutse lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz harpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagunduta.

Hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Baionan amaituko da, martiaren 24an. Ibilbidearen xehetasunak Korrika aplikazinoan adierazo dira, eta bertan zein webgunean konsultau daiteke nondik pasauko dan 2.700 kilometroko lasterketea.

Albiste eta argazki guztien barri izateko, Bizkaie!-ek kanal berezia sortu dau. Beraz, adi egon.

Bizkaia

Martiaren 20an, Ermuan sartu-urtena egin ostean, goiz osoa Gipuzkoan emon eta gero, Mutrikuk esango deutso agur eta Bizkaian sartuko da Korrika, arratsaldeko 15:00retan, Ondarroan hain zuzen be. Kostaldetik pasau ostean, besteak beste, Lekeitio, Elantxobe, Gernikan 23:04an agertuko dira.

Horren ostean, barriro be itsasalderuntz egingo dabe, eguenean (Martiak 21), Bermeora helduz, gitxi gora behera goizaldeko 01:31an. Egun berean, Bilbora helduko dira arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, Ezkerraldea zeharkatuko dabe.

Hurrengo eguna be, martiak 22, Bizkaian emongo dau Korrikak, nahiz eta une batez Araban sartuko dan, Artziniega eta Aiaraldea bisitetako. Otxandio izango da Bizkaiko azken herria, dagoeneko, martiak 23, zapatuan, 00:12an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu