Sacra Legata-ri eutsiz, Musika Sakratua Bibon

Bizkaie! 2024-03-12 11:21   Musikea

Martiaren 22tik 26ra, bost kontzertu izango dira Bilboko Arte Sakratuaren 2024ko Jaialdian.

Tiburtina Ensemble | Ikusi handiago | Argazki originala

Musika-Musica 2024 amaituta, Bilboko Udalak atondutako Bilboko Arte Sakratuaren Jaialdia badator: musika sakratuko 5 kontzertu eskainiko ditue Enkarnazinoko eleizan Sacra Legata izenburupean. Arratsaldeko 19:30ean hasiko dira danak eta sarrerek 8 euroan dagoz.

Lehenik eta behin, martiaren 22an, barikuan, Collegium 1704 taldeak J.D. Zelenkaren Musica per la Settimana Sant interpretauko dau, Helena Hozová sopranoaren, Tomás Selc baxuaren eta Václav Luks zuzendariaren eskutik.

Hurrengo egunean, martiaren 23an, Calmus Ensemble taldeak J.G. Rheinberger-en Cantus Missa eta J.S. Bach-en Motetes lanak eskainiko ditu, Elisabeth Grümmer oboe-joleagaz, Magdalena Schenk-Bader biola-joleagaz eta Antje Nümberger biolontxelisteagaz.

Hirugarren egunean, martiaren 24an, Ensemble il Caravagio izango da talde protagonistea, W.A. Mozarten Die Schuldigkeit des ersten Gebots KV35 drama sakroagaz, Gwendoline Blondeel sopranoaren, Mathilde Ortscheidt mezzosopranoaren, Julien Behr tenoreagaz eta Camile Delaforgeren musika-zuzendaritzearen eskutik.

Astelehenean, martiaren 25ean, Barbara Hendricks oholtzan ikusiko dogu eta Amazing Grace obrea eskainiko deusku, Roland Pöntinen pianisteagaz eta Ulf Englund gitarristeagaz.

Azkenik, martiaren 26an Tiburtina Ensemble-k amaiera-kontzertua eskainiko dau Hildegard von Bingen-en Ego sum homo obreagaz. Partaideak Ivana Bilej Brouková eta Tereza Böhmová sopranoak, Daniela Cermáková, Anna Chadimová eta Kamila Mazalová altoak, Margit Übellacker salterio-jotzailea eta Barbora Kabátková zuzendari artistiko eta Erdi Aroko harpa-joleak izango dira.

Sarrerak Arriaga antzokiko txarteldegian (zapatutik martitzenera, 11:30-14:00 eta 17:00-19:00; eguaztenetik barikura, 11:30-14:00 eta 17:00-20:00) eta www.teatroarriaga.eus eta https://musika-musica-bilbao.eus webguneetan erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu