Mintzola ikerketa-sarien deialdiak kaleratu ditue

Bizkaie! 2024-03-11 10:03   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak atonduta.

Jakina danez, ikerketan, ezagutzearen transferentzian, prestakuntzan eta sustapenean dabil Mintzola 2022. urtetik. Halanda ze, azken urte bietako bideari jarraituz, ahozkotasunaren arloan ikerketea sustatzeko deialdiak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, berbearen adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa nabarmentzen dirá.

Lehenengoan, euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko zortzi gradu eta master amaierako lanak sarituko dira (bakotxari 1.500 euroko zenbatekoa emonez); bigarrenean, barriz, ikerketa-lan monografikoak hartuko dira kontuan eta sari bi banatuko dira, bakotxa 3.000 eurokoa.

Deialdira aurkeztutako egitasmoak, 2023-2024 ikasturtean defendiduko diran lanenak izan beharko dira, eta PDF formatuan eta e-postaz bialdu behar dira ondoko helbide elektronikora: mintzola@euskaltzaindia.eus. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 30ra artekoa izango da.

Ikerketa-lanei jagokenez, deialdian ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Proiektuak, bakarka edo taldean aurkeztu daitekez. Hori bai, unibersidade-irakasle doktore batek bermatu behar dau proiektua. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 31ra artekoa izango da. Informazino gehiago hemen.

Orain arteko saridunen zerrendea

  • Elgoibarko 16-30 urte bitarteko gazteen hizkuntza mudantzak / Ane Iriondo (GRAL 2022).
  • Pulunpa (e)ta Xin! Erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana / Odei Guirado (GRAL 2022).
  • Beasaingo gazte-hizkera aztergai / Maddi Aiestaran (GRAL 2023).
  • Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz / Ainhoa Leyaristi (MAL 2023).
  • Iruñerriko gazteen hizkera / Audrey Serrano (MAL 2023).
  • Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian / Endika Uriarte (MAL 2023).
  • Aldude-Urepeleko mintzoa / Oier Urreizti (MAL 2023).
  • Adinaren araberako bariazio lexikoa Imozko hizkeran / Alazne Fernandez de Muniain (MAL 2023).
  • Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio jolasak / Iñigo Otaegi eta Jon Basauri (MAL 2023).
  • Kode-alternantziaren erabilera eta jarrerak euskaldunengan / Mikel Pérez (Ikerketa-lan monografikoa 2023).

Mintzola

2022ko urtarriletik, askotariko eragileen laguntzinoa tarteko dala, Euskaltzaindiak martxan dauka Mintzola. Egitasmoaren lan eremua euskeraz egiten dan ahozko jarduna da, batez be, euskerazko eguneroko berbea. Holan, ikerketan, ezagutzearen transferentzian, prestakuntzan eta sustapenean dabil Mintzola.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu