Aimar-ek 'Me equivoqué' (feat. Fran Mariscal) kantua + bideo barria dakarz

Bizkaie! 2024-03-11 09:56   Musikea

Aimar kantautore gernikarrak kontzertu batean ezagutu eban Fran Mariscal. 

Biek musikea maite daben moduak elkartu zituan Me equivoqué abestian lankidetzea egiteko. Aimarrek musikari eta persona bera miresten dau Fran Mariscal. Bizitzan batzuetan akatsak egiten dira deskantsurik hartu barik. Huskeriarik handiena erraldoi bihurtzen da.

Me equivoqué kantuak emoten dau ziklo horren guztiaren barri. Zehatz-mehatz orkestrauta, balada honek biolinak, tekladuak eta gitarra eta baxuen konpasak nahasten ditu. Zure bihotzera heldu nahi dau, eta horretan ez dago okerrik. Grabaketa lanak Jagoba Ormaetxeak egin ditu. Bideoa, barriz, Aimar Cid-ek produzidu dau.



Dientes de Luna taldeko abeslariak bakarkako ibilbideari ekin deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu