ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarearen doinua bere 3. urtebetetzean entzuten da

Bizkaie! 2024-03-07 10:39   Musikea

+1 bat, oraindino be lortzeko dagozan lorpen handiakaz ames egiten jarraitzen dogu.

365 egun honeetan erreferenteak sortzeko konpromisoagaz jarraitu dabe, musika klasikoan emakume artistei eta sortzaileei ikusgarritasuna emonez. Baina egindako proiektuetatik harago, aurtengoa esanguratsua izan da. Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko Zirgari Saria jaso dabe eta etorkizun sendo eta iraunkorra eregiteko oinarriak finkatu ditue. Orain emozinoz eta erabagitasunez begiratzen dabe aurrera, onena etorteko baitago.

Martiaren 7an, arratsaldean, erosotasun-agertokitik urten eta 2024ko Zirgari Sariak galearen hari musikala izango dira, Somos Esas taldearen lehen lan diskografiko sinfoelektronikoaren aurrerapen esklusibo bat eskainiz.

Martiaren 8an, egutegian markautako egunean, taldearen esperientziak Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleakaz konpartiduko ditue, oinarritik musikearen sektorean benetako bardintasuna lortzeko asmo sendoagaz.

Era berean, martian Kantera zikloa inaugurauko dabe, Norai - Etorkizuna Musikatan Hezkuntza Elkarteko eta Bilbao Musikako ikasleakaz lankidetzan sortutako musika-proposamenak agertokian jarriz. Aproba saio edegien eta emakumeek idatzitako musikearen interpretazinoaren bidez, helburua da emakumearen historia musikan ikusarazotea eta edade txikienetatik kontzientzia sortzea da. Esangura horretan, argitalpen-zigilu bat jarri dabe martxan, orain arte komisariautako lan guztiak eta etorteko dagozanak batuko dituana, erreferentziazko katalogo bat sortuz. Horrezaz gan, nahi ez daben bakardadeari aurre egiten saiatzen dabiz Gurutzetako Ospitalean, musikearen bidez.

Kontuak kontu, urtean egun bakar batean geratzen ez dan lan bat praktikan jarten da eta egunero gauzatzen da, etxe guztietan eta ingurune guztietan; eta zuk, parte zaren horrek, beste urrats bat emon zeinke, gu partekatuz, gu entzunez eta gure musikea entzunarazoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu