Guda Dantza talde bizkaitarrak 'zenbat aldatu den dena' kantua dakar

Bizkaie! 2024-03-07 09:45   Musikea

Urtzi Izak grabau dau abestia eta bideoa Guille Rivasek zuzendu.

Gazteago ginan denporan ez genduan ohea egiten. Zertarako? Lumazko edredoia badozu ez da komenidu ohea egunero txukuntzea. Airea behar dau.

Musikariak be aire behar dau, nahiz eta master bi izan besapean. Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketea idatzi dabe zenbat aldatu den dena abestian.

Ska taldea izatetik pop-baltzera salto egin dau eta kantu honetan pop hori aldarrikatuz skari zirrikitua egin deutse. Oheak egin barik segiduten dau...

Urtzi Izak grabau dau abestia eta bideoa Guille Rivasek zuzendu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu