'Euskeraren Herri Harroaren parte sentiduteko konbita' ehunka eragileri AEK-Korrikak

Bizkaie! 2024-03-07 08:13   Euskerea berbagai

Gitxi falta da martiaren 14rako, euskerearen aldeko lasterketa erraldoia Irunen hasiko dan egunerako.



Ondoren, 10 egun eta 11 gauez ibiliko da lekukoa eskuz esku, euskerearen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte, martiaren 24an. Mugarria ospatu eta egitasmoari ondoetorria emoteko, aurkezpen soziala izan da bar Bilbon.

Ekitaldia Bilboko Itsasmuseumean izan da, iluntzeko 19:00retan eta han izan da Ane Elordi Alburquerque, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea; beragaz batera, Euskal Herri osoko 100 konbidadu baino gehiago: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, hedabideetakoak, sindikatuetakoak, eragile sozialak eta beste arlo batzuetakoak.

Oholtzan, Elordik ondokoa azaldu dau: edizino honek euskal herritar danak euskal komunidadearen, euskerearen Herri Harroaren, parte sentiarazo nahi ditu eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskeraz bizi nahi dauen komunidadearen parte bilakatu. Korrika, euskerea bera bezela, danona dalako. Elordik nabarmendu dauenez, euskereak aurrera egingo badau, herriaren erabagitasunagaitik izango da, eta Korrika-k aukera bikaina emoten deusku herriaren indarra aktibetako, aldarri sendoa egiteko, pauso gehiago emoten
daitezan, herri gogoari erantzunez.

Kontuak kontu, Pantxika Lamur clowna ibili da aurkezle lanetan eta, publikoagaz alkarreraginean zehaztu dau AEK-k euskerearen zabalkunderako dauen garrantzia eta euskera eskolez gan, erakundearen bestelako eginkizunak be errepasau ditu, besteak beste, praktika egitasmoak, aholkularitza zerbitzua, barnetegiak eta itzulpengintzea.

Oholtzan egon da Eñaut Zubizarreta Trigger txelojolea be eta musika saio ederra eskainik dau Korrika-ren aniztasuna ikusarazoz. Edizio honen spota ikusteko aukerea be izan dabe bertaratutakoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu