Goxua'n Salsa taldeak 'Urak eginen du bide' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-03-06 09:31   Musikea

Taldearen bigarren diskoa da.

Goxua'n Salsa Iruñeko salsa talde multikulturala da, kolonbiar eta nafar musikariz osotua. 70-80 hamarkadetako salsa tradizionala dau oinarri, orkestrea handiko formatuan eskeinia, baita euskal kulturearen eragin handi bategaz be.

2024ean taldeak bere bigarren diskoa argitarau dau, Urak Eginen Du Bide izenekoa.

Oraingoan, konposizino propioek salsa bersinoen lekua hartu dabe taldearen errepertorio barrian, eta horrezaz gan, genero latinoetara hurreratuko dira, kunbia eta bolero banagaz.

Kontzertuak

  • Martiak 10: Jimmy Jazz, Gasteiz.
  • Martiak 27: Zentral, Iruñea.
  • Apirilak 13: Lizarra.
  • Maiatzak 3: Kutxa Fundazinoa, Donostia.
  • Maiatzak 4: Noain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu