UPV/EHU, First Lego League Euskadiren egoitzetako bat izango da

Bizkaie! 2024-03-01 09:03   Kulturea

Gasteiz, Hezkuntza eta Kirol Fakultadea, hain zuzen.

Zapatuan, martiaren 2an, Euskal Herriko Unibersidadearen Hezkuntza eta Kirol Fakultadea First Lego League Euskadi txapelketaren egoitzetako bat izango da, berorrek 15 urte bete ditualarik euskal gazteak bokazino zientifiko-teknologikoetara hurreratzen, estadu mailan erreferente bilakatuta.

Egoitza anitzeko lehiaketa hau aldi berean egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, Deustuko unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak eta UPV/EHU-k atonduta. Programea Innobasque Barrikuntzarako Euskal Agentziak bultzatzen dau eta bidelagun ditu Euskal Gobernuaren Hezkuntza saila eta hiru diputazinoak, baita erakunde pribatu ugari be, gero eta anitzagoak, gero eta gehiago diranak. Zehatzago, arabar uriburuko txapelketak Vital Fundazinoaren eta Auzolan ditu lankide.

Gasteizko egoitzan, danetara, 9 ikastetxe izango dira lehian (6 Arabakoak eta 3 Bizkaikoak) eta 34 taldek hartuko dabe parte (19 Challenge + 15 Explore).

Egitaraua

FLL Euskadi Challenge

09:00-09:40 Taldeen erregistroa eta PITera sarrera | Hezkuntza eta Kirol Fakultadea (Kirol atala), eraikin nagusiko Sarrerea (beheko pisua)

09:40-09:55 Entrenatzaileakaz bilerea | Explore Auditorioa – Areto Nagusia.

10:00-10:20 Hasierea emoteko zeremonia | FLL Auditorioa – Kiroldegia.

10:30-13:30 Proiektuen aurkezpena (barrikuntzea, robotaren diseinua, baloreak) | Eraikin nagusiko 2. pisuko gelak.

10:45-13:30 Robotaren Jolasa | FLL Auditorioa – Kiroldegia.

12:00-13:00 Ikastegien bisita gidatua | Eraikin nagusiko Sarrerea (beheko pisua).

13:00-14:00 Instituzinoen bisita gidatua | Eraikin nagusiko Sarrerea (beheko pisua).

14:15-14:35 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL – Kiroldegia.

14:45-15:30 Sariak | Auditorio FLL - Kiroldegia.

FLL Euskadi Explore

10:00-10:40 Taldeen erregistroa eta PITera sarrerea | Hezkuntza eta Kirol Fakultadea (Kirol atala), eraikin nagusiko Sarrera (beheko pisua).

10:45-10:55 Hasierea emoteko zeremonia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia.

11:00-13:20 Explore erakustaldia | Eraikin Nagusiko Explore Auditorioa - Areto Nagusia.

14:15-14:35 FLL Euskadi familia argazkia | Auditorio FLL – Kiroldegia

14 :45-15:30 Sariak | Auditorio FLL - Kiroldegia

Opengune

10:30 -13:45 | Auditorio FLL - Kiroldegia

STEAMart tailerra. UPV/EHUko Injinerutza Eskola.

Robot bat zelan egiten dan ezagutu. Hibridalab.

Fabrikazino gehigarriaren erakustaldia (3D). BCMaterials, Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu