'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaren aurkezpena Bilbon

Bizkaie! 2024-02-21 12:34   Kulturea

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurrenean dator.

Sahara, herri bat erresistentzianSaharari buruz euskeraz idatzitako lehenengo liburua da. Kristina Berasain liburuaren egile eta kazetaria izango da bertan (2024ko Prentsako Argia Saria jaso dau lan honengaitik) eta Mikel Urdangarinek Saharan inspirautako abestiak kantauko ditu (Urdangarin saharar errefuxiatuak bizi diran kanpamentuetan izan zan 2005eko maiatzean, orduan bidaia bat egin baitzeban bertara Kirmen Uriberegaz batera eta kontzertua emon eban Tifariti herrian. Esperientzia horretan inspirau zan Saharari kantari diskoko Zugan kantua idazteko; disko horretan, Euskadiko 16 abeslarik eta taldek parte hartu eben); aurkezpena, barriz, Fatma Galia Mohamed Salemek egingo dau (saharar kazetari, idazle eta poetea, emakumeen duintasunaren aldeko burrukalaria).

Hitzordua zezeilaren 26an egingo da, 19:00retan, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan.

Bilboko Udalak 30.000 euroko laguntzea emongo deutso Sahararen aldeko XX. Karabaneari, hil honetan urtetekoa baita Donostiatik, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 48. urteurrenaren ospakizun-ekitaldiakaz batera.

Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Sahararen Aldeko Euskal Elkarteen Federazinoagaz. Hitzarmen horren bidez, Piztu Itxaropena XX. Karabanea diruz laguntzeko konpromisoa hartu dau. Karabana horrek elikagaiak, material higienikoak eta premina handiko materialak eroango ditu errefuxiatuen kanpamentuetara.

Kontuak kontu, 2024an, 48 urte beteko dira 1976ko zezeilaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Bir Lehlu urian Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu