300 haretx landatu ditue

Bizkaie! 2024-02-19 12:18   Kulturea

45 ikaslek, PiEko 12 kidek eta UPV/EHUko errektore Eva Ferreirak parte hartu dabe.





Zugatzak landatzeko ekitaldia egin da Isuskitzamendin, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazinoak atonduta, Plentzia Herri Lurrak alkarteagaz batera. Han, Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus masterreko XVIII. promozinoko 45 ikaslek Plentziako Itsas Estazinoko 12 irakasle eta ikertzailek eta Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak lurra preparau eta haretxak landatu ditue. Zehatz hirurehun haretx landatuko ditu MER Community Summitek 2022an itxitako CO2 aztarnea orekatzeko. Ondorengo urteetan, hurrengo promozinoek beste haretx batzuk landatuko ditue zezeilero, masterreko ikasketetan munduan zehar egiten dituen bidaien arrastoa murrizteko.

Baso honek Plentziako Itsas Estazinoan emoten diran nazinoarteko masterrek urtero sortzen dituen CO2 aztarnak konpensetea da asmoa. Ikasleek basoa jagoten eta handitzen lan egingo dabe hurrengo urteetan, ingurumen-kontzientzia eta iraunkortasunaren pedagogia sustatzeko.

MER Basoa

Orain urte 2 mundu osoko 250 persona joan ziran MER Community Summit 2022ra (Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus 10. Urteurrena ospatzeko). Horrek CO2 aztarna handia itxi eban eta, horregaitik, MER Basoa sortzea pentsau zan, iraunkortasun-eredu legez zeozelan orekatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu