Ekoetxea Sareak zifra errekorra lortu eban 2023an

Bizkaie! 2024-01-26 09:04   Kulturea

Guztira, 132.000 bisita hartu zituan.

Eusko Jaurlaritzaren ingurumen ekipamenduen Ekoetxea Sarea osotzen daben lau zentroek (Urdaibai eta Meatzaldea, Bizkaian; eta Txingudi eta Azpeitia, Gipuzkoan) 132.771 ikustaldi erregistrau ditue 2023an; horreetatik 34.000 baino gehiago ingurumenaren aldeko konzientziazinoa eta ekintza hobetzera biderautako esperientziez gozetako egin ditue, ohiturak benetan aldatzeko konpromisoa hartzeko.

Jente gehienak eskatutako esperientziak ondoko honeek izan dira: Ingurumenaren Mundu egunean (bagilaren 5ean) hondakinak modu kolektiboan batzea; urteerea itsasontzian, Zetazeoak 10etan/Cetáceos a las 10 programeari esker; Lurzoruaren Mundu Egunean esperientzia digitala ikasleakaz (abenduaren 5ean); eta zemendian, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen esparruan, familientzat egindako Ez zaitez biltzen utzi kanpainea.

Ekoetxea sareak esperientzien eskaintza barritua zabaldu dau (hibridoak zein presentzialak), metodologia barritzaile bategaz diseinautakoak, parte-hartzeari, gogobetete maileari eta jarduerek herritarrakan daben eraginari buruzko datuak lortzeko. Horri esker, jakin ahal izan da sareak 2023an eskainitako 256 esperientzietan parte-hartu daben personen gogobetete mailea 10etik 9,5 puntukoa izan dala.
 
Konpromiso jasangarriak sortzea

Ekoetxea Sareak jarduera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, naturgunetako pista jokoak, iges jarduerak edo ginkanak, baita familientzako tailerrak edo ikuskizunak be. Jarduera bakotxa ingurumen esparru jakin batean oinarritzen da eta esperientzia esanguratsu eta berezia biziteko aukerea emoten dau, gogoeta eta ekintzarako bidea sustatuz.

Esperientzia horreek ez dira bakarrik modu fisikoan gauzatzen, izan be, parte hartze handiagoko esperientzia batez gozau ahal izateko, bertaratzen diran personek, bisita egin aurretik, lehen ezagutzea moduko batean parte hartzen dabe, normalean modu digitalean. Igaz, 2.000 konpromiso baino gehiago formalizau zituen hainbat jardueratan parte-hartu eben ia 400 familiak.

Gaur egun, Ekoetxea sareak 5.000 personatik gorako komunidadea dau eta kanal sozialen eta webgunearen erabiltzaileen kopuruak be nabarmen egin dau gora; azken horrek, igaz, 122.771 bisita izan zituan.

Eskola Programea

Ekoetxea sareak lotura handia dau euskal eskola komunidadeagaz. Barrikuntzearen eta etenbako hobekuntzearen aldeko jarrereak Eskola Programearen eskaintza egokitzea eta birdefinidutea ekarri dau, izan be, igaz, ikastetxeei zuzendutako eskaintzak 3 eta 18 urte bitarteko 30.000 ikasle inguru erakarri ditu.
 
Igazko datuak

  • 132.771 bisita presentzial.
  • 34.464 erabiltzaile.
  • 29.689 ikasle.
  • 5.000 erabiltzaile baino gehiago komunidade digitalean.
  • Ia 400 familiak 2.000 konpromiso baino gehiago hartu ditue beren gan.
  • 256 esperientzia eskaini dira sareko 4 zentroetan.
  • 10etik 9,5eko balorazinoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu