Badator Betiko Musika

Bizkaie! 2024-01-22 10:30   Musikea

Guztira, sei kontzertu eskainiko ditue urtarrilaren 27tik apirilaren 20ra.

Bilboko Udalak 2024rako Betiko Musika programearen edizino barri bat martxan jarri dau. Otxarkoaga auzoko Udaltegian sei kontzertuak eskainiko ditue. Sartzea doban izango da.

Errezitaldiak 19:00retan izango dira, zapatutan, urtarrilaren 27an; zezeilaren 10ean eta 24an; martiaren 2an eta 23an; eta apirilaren 20an.

Betiko Musika urtarrilaren 27an, zapatuan, hasiko da Bizkaia Big Band taldearen kontzertuagaz, eskarmentu handiko 22 musikarik osotutako taldea. Ez da faltako swing kantu klasikorik, ezta beste estilo modernoago batzuk be, esaterako, funkya, rocka, baladak eta musika latinoa.

Zezeilean, Otxarkoagako Udaltegian Backstage eta Masiompa taldeen kontzertuak eskainiko ditue, zezeilaren 10ean eta 24an, hurranez hurran.

Backstagek El retorno izeneko produkzinoa eskainiko dau, musika-talde lirikoa itxi dauen tenor baten istorioa dakart. Masiompa hirukoteak, barriz, melodia bizien alde egiten dau. Hamarkadan bitan musika arloko esplorazinoan eta arkeologian ibili ondoren, hogeita hamar kantu eskainiko ditue.

Martian, La Carrocería (hilak 2) eta Voices For Duke (hilak 23) taldeen txandea izango da. Lehenengo taldeak, saioak, jantzak edo happening-ak interpretetan ditu; kalidadea eta iraupen handiko piezak dira, 50-60-70-80 hamarkadakoak. Beste aldetik, Voices for Duke hiru abeslariko talde bat da: sopranoa, mezzosopranoa eta kontraltoa. Ahotsetan, jazz eta swing erritmoaren bidez Duke Ellington eta Billy Strayhom konpositore handien kantuak hurrretatu nahi deutsee publikoari.

Betiko Musika edizinoari amaierea emoteko, apirilaren 20an, Días de Cine Y Rosas-en Música para el recuerdo musika-proposamen eszenikoa ikusi ahal izango da. Errealidade eta istorio batzuetara eroan deuskuen filmetako abestiak eskainiko ditue, izan be, abesti horreek, oroimen kolektiboaren parte dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu