Modus Operandik bideoklipa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-01-19 10:45   Musikea

Modus Operandi taldearen (Atzo / Gaur) hirugarren diskoan dagoan abestia da Denboraren aizkorak eta orain bideoklip barria kaleratu dabe.

Bizitzak zeharo baldintzatzen dau dana, martxa bizian egin eta lortu beharrak, eta kapitalismoak heriotzara eroaten deusku abiadura berberaz. Beraz, gizarte kapitalistaren eredua zorrotz kritikatzen dau kantuak, halanda ze, denporaregaz zer egiten dogun hausnartzera.

Musika estiloari jagokenez, rock azkarra eskaintzen dabe, Kaliforniako rockaren tankerakoa, izan be, bizitza azkar badoa, kantu hau be bai. Abestia Josu Ervitik grabau dau eta bideoa, barriz, Iker Villak zuzendu dau.

Ikusi hemen bideoklip barria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu