Xahu taldearen jazza 'Neguko Bidaia' zikloari hasierea emoteko

Bizkaie! 2024-01-11 10:15   Musikea

Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, kontzertua 19:30ean hasiko da.

Zapatuan, urtarrilaren 13an, Xahu jazz taldeak Neguko Bidaia musika zikloaren kontzertuei hasierea emongo deutse Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euroan dagoz salgai.

Josu Salegik (saxofoi altua), Mikel Nuñezek (pianoa), Jon Ander Amigok (baxu elektrikoa) eta Unai Olabarrik (bateria) euren azken lana aurkeztuko dabe, Gero gerokoak. Taldearen errepertoriora euren kantuak batu ditue. Hainbat estilotan eta esperientzia personaletan sartzen dira eta horreen emoitzea errepertorio zabala eta intimoa da. Zuzenekoetan modu librean, dotorean eta konplizidade giroan sartzen dira.

Neguko Bidaia 2024

  • Urtarrilak 13: Xahu (Jazz).
  • Urtarrilak 20: Bilbao Kamerata (Antxinako musikea).
  • Urtarrilak 27: Eneko Aristondo (Musika klasikoa).
  • Zezeilak 3: Esther Crisol (Flamenkoa).
  • Zezeilak 10: Elena Escalza & Laia Masramón (Musika Klasikoa).
  • Zezeilak 17: Los Chimberos (Bilbainadak).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu