Kerobiak 'Gora Bizitza' lan barria aurkeztuko dau Gernikako Jai Alai frontoian

Bizkaie! 2023-12-20 12:39   Musikea

DJ Bull, Bengo, Ziraun eta Oxabi be agertuko dira oholtzan.

Taldeak Gora Bizitza (eta esplorazinorako beste zenbait aurrebaldintza) singleagaz hasitako bireari ekingo deutso barriro. 2024ko kontzertuak Hilak albumaren bigarren zatian kokatzen dira. Kerobiaren ikuskizun barriak bere abesti elektrikoenak kantu akustikoakaz nahasten dituan proposamena dakar eta hor publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango da.

Taldearen eretxiz, gure musikea jenteari gero eta hurrago eskaini gura deutsagu, zuzenean eta artifiziorik barik.

Birea helburu bakarrari eutsiz planteau dabe, hau da, jenteak musikea hur sentidutea, eurekaz abestea eta etxera joatea kontzertu batean parte hartu dabenaren sensazinoagaz.

Mimoz egindako musikea jorratzen segiduko dabe (Rose Escargot, Hilak, Supernova, trilogia...) eta euren musikea bitarteko eta artifiziorik barik eskaintzeko idea berresten dabe.

Gabonetan, Bilboko Kafe Antzokian (urtarrilak 11) emongo daben kontzerturako sarrera bi eta irudi barriagaz kamiseta baten pack oparia kaleratu dabe, Olentzerori, Errege Magoei edo lagun ikusezinari eskatu edo oparitzeko.

Gernika, Bilbon, Iruñean, Donostian, Azpeitian, Hernani eta Estaduko hainbat uritan joko dabe, besteak beste, Madrilen eta Logroñon.

Birarako diseinua Arrate Rodriguezek egin dau, Hilak lehen birarako ilustrazinoak marrazten dituan diseinatzailea.

Kerobiako taldekideak dira Xabi Bandini, abeslaria eta gitarristea; Alberto Izaba, baxua, kontrabaxua eta bandurria; Lur Larraza, gitarristea; Eneko Requetibate, bateria eta perkusinoak; eta Txus Aranguren, pianoa, sintetizadoreak, akordeoia eta xilofonoa.

Gora Bizitza kontzertuak

  • Abenduak 23 - Gernikako Jai Alai frontoian.
  • Urtarrilak 11 - Bilboko Kafe Antzokian.
  • Otsailak 16 - Azpeitiko San Agustinen.
  • Martiak 22 Logroñon.
  • Martiak 23 Madrieko Sala Vestan.
  • Apirilak 19 Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu