Merina Gris & TT L.T. taldeak 2024ko Mad Cool jaialdian izango dira

Bizkaie! 2023-12-14 13:23   Musikea

Taldeek Primavera Sound eta Azkena Rock Fest lako jaialdi ospetsuetan be parte hartuko dabe.

MERINA GRIS - Live ar Can Ginebreda


Talde Donostiarrak aurreko hilean iragarri eban 2024ko Primavera Sound Jaialdian izango zirala munduko izenik esanguratsuen artean, izan be, 2023 bizia izan dabe: Holanda, Serbia eta Suediako jaialdietan jo dabe, baita Bilboko BBK Live ospetsuan be.

Gogotsu ekingo deutse 2024. urteari, izan be, Euskal Herritik kanpo be ibiliko dira eta okerrik ezean, kantuak sortu eta kaleratzeko0 asmoa dabe.

TT L.T.

Hil da jainkoa


2006an taldea desegin ostean, agertokietara bueltauko dala iragarri du talde bizkaitarrak. Taldea oso gitxitan batu da, kontzertuak emoten jarraitzeko aukerea zabalik itxi arren; kontua da ze 2024a urte egokia izan daiteke asmo hori martxan jarteko.

Mungiarrek zemendian baieztatu eben Azkena Rock jaialdian parte hartuko dabela eta 2024an Mad Cooleko kide izango dirala be iragarri dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu