'Denok gara Bobi'

Bizkaie! 2023-12-12 08:29   Musikea

EP barrian 4 abesti dakarz Patrice Watson Dumorak. 


Patrice Dumora Watson Durangoko Azokan.


Bobi izan daiteke askatasuna maite dauen txori hori; baina aske izan al zaitekez kaiola batean?

Lau pop rock abesti gitarra latz eta sintetizadore garratzakaz, ames egiteko modukoak.

Landatan sortu zan Patrice Dumora Watson. Musikearen itsas zabalean abiatzeko itsasontzia, gitarrea, 15 urtegaz eskuratu eta Neil Young kantaria eban ortzi-mugako artizarra. Eskola eta ikastetxearen inguruan emon zituan lehen urratsak publikoaren aurrean.

Bobi

Orain 14 urte ekin eutson Patrice Dumora Watsonek, bakarkako abentureari. 14 urte, bigarren diskoa porturatzeko. 

14 urtez desagertuta egon ondoren, azkenean, non ibili dan kontetan etorri jaku. 

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu