Feline eta Ibil Bedi taldeak, biharko kontzertuen artean

Bizkaie! 2023-12-08 13:35   Kulturea

Ez hutsik egin, etorri ta gozau.

Bihar be, hilak 9, Durangoko Azokeak sekulako programazinoa aurkeztuko dau, ekitaldian artean ondoko honeek ikusteko aukerea izango da:

  • 11:00: Arnasaldiak. Iker Martinez de Suazo-ren dokumentala. Irudienean.
  • 11:30: Paco Aristiren Irunberri, 1990: Arroilaren negarra (Erein) liburuaren aurkezpena. Irudienean.
  • 12:00: Uxue Alberdi eta Susana Martinen Surflaria (Ikastolen Alkartea) liburuaren aurkezpena. Ahotsenean.
  • 12:30: Mirian Luki idazleak Argialdiak (Susa) liburua aurkeztuko dau (Ahotsenean).
  • 13:20: Amorante musika taldearen Harri herri bat kontzetua. Ahotsenean.
  • 13:45: Punkaren beste aldea dokumentalaren proiekzinoa (Perlara).
  • 15:40: Haize-arrosak kontzertua eskainiko dau Ahotsenean.
  • 16:30: Miren Agur Meabek Itzulerak (Elkar) liburua aurkeztuko dau Ahotsenean.
  • 19:10: Rukula taldearen zuzenekoa Ahotsenean.

Durangoko Azokako ateak zarratu ostean, Feline (20:20) eta Ibil Bedi (21:30) taldeen kontzertuak izango dira Ahotsenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu