Durangoko Azokeak atzo iluntzean emakume batek izandako jazarpena salatu dau

Bizkaie! 2023-12-08 10:41   Kulturea

Atontzaileek adierazpena kaleratu dabe.

Atzo iluntzean Durangoko Azokean gizon batek emakume bat jazarri ebala jakin genduan atontzaileok. Horren aurrean, hurrengoa adierazo nahi dogu:

Babesa eta alkartasun osoa azaldu gura deutsegu jazarpena izan eban emakumeari, baita haren ingurukoei be. Beharrezko baliabideak emakumearen eskura jartzeko prest gagoz.

Durangoko Azokatik argi itxi nahi dogu ez dogula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen, ez kulturaren plaza honetan ez inon. Ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituenentzat.

Aurrera begira, Durangoko Azoka espazio segurua izateko lanean jarraituko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu