Ateak edegita Durangoko Azokearen ekuadorrean

Bizkaie! 2023-12-08 10:31   Kulturea

Gaur, hilak 8, 'Gazte Eztanda'.

Gaurko ekitaldien artean, nabarmentzeko modukoa ondokoa:

 

Lagunok! euskeraz sortutako eta produzidutako podcast saio barria da. Saioak, eguaztenero atal barri bat kaleratuko dau eta Eleder Iglesias aurkezle lanetan izango da. Lagunok! gazteentzat zuzenduta dago eta orain arte euskeraz dagoan podcastik fresko, express eta dinamikoena da. Spotify, Google podcast eta Apple podcast plataformetan entzungai dago eta atal ugari jorratuko ditu. Mahai inguruak, konbidatuei alkarrizketak edota gai sozialen inguruko analisiak landuko dira. Musikea eta soinu efektuek garrantzi handia hartzen dabe Lagunok!en, astero entzuleei energia dosia emonez. Geuregaz bat egin nahi? Hauxe da Lagunok!

Ikusi gaurko egitarau osoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu