Egun on, 'Gazte Eztanda' gaur, hilak 8, Durangon

Bizkaie! 2023-12-08 09:02   Kulturea

50 liburu eta 50 disko barri Ahotsenean.

Eukalyptus, Sormen Beka DA!, Jon Ander Urresti, 2022. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gunez gune, topau zeure gustukoa. Gaurko bazkarirako 125 lagunetik gora batuko dira.

  • 14:30: Bazkaria.
  • 16:30: Bingo musikala.
  • 22:00: Katu! eta DJ MadariKatuak. 

Horrezaz gan, gaurko ekitaldian artean ondoko horiek ikusteko aukerea izango da:

  • 11:00: Martxanterak (BFA), liburu aurkezpena. Saguganbaran.
  • 11:30: Ane Labakaren Barraskiloek baino bat gehiago (Erein) liburu aurkezpena. Ahotsenean.
  • 12:10: Eider Loratzen diskoa aurkezten. Ahotsenean.
  • 12:30: Eukalyptus, Jon Ander Urresti, Sormen Beka DA! 2022 antzerkia, bersino laburra. Hori bai, arratsaldean bersino luzea, aurrestreinaldia, eskeiniko dabe 17:30ean Szenetokian. 
  • 13:00: Izaro Cerodenero diskoaren bideokliparen estreinaldia.
  • 14:30: Miren eta Roberto Etxeberria Kolpatuz. Kontzertua, Ahotsenean.
  • 16:00: Uxue Alberdiren eta Begoña Durrutyren Belarriko kilkerra liburu aurkezpena. Ahotsenean.

Ahotsenea 

Sortzaileen gunea da Ahotsenea, Miren Narbaiza musikari eta gunearen koordinatzaileak adierazo dauenez, eta, aurreko aldietan bezala, adar bi izango ditu: literatura eta musika.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu