Gookapi-k 'Iratxok eta basoko sorginkeria' ipuina aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-12-07 08:14   Kulturea

Gookapi umeentzako edukiak dituan lehen plataforma interaktiboa da.

Gookapi.eus euskarazko edukiak dituan lehen plataforma interaktiboa da, Garapen Iraunkorreko Helburuegaz (GIH) lotuta dagozen edukiak dituana, 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzat. Gookapi garapen jasangarri eta baloreetan hezitzeko helburua dauen haurrentzako topagune dibertigarria da. Erakundearen esanetan, geure helburu nagusia gaztetxoen gaitasunak eta sormena garatzea da. Horrezaz gan, geure telesailak interaktiboak dira, haurrek erabagiko abe zer gertatzen dan atal bakotxean eta, horrelan, protagonista bihurtuko dira.

Plataforma izateaz gan, Durangoko Azokean Hur Ikasten koaderno didaktikoaren eta Iratxoak eta basoko sorginkeria errealidade areagotudun ipuinen aukezpenak egin dira, eta horrezaz gan, ikuskizun bat be egin da Iñigo Txapelpunk abeslariaren eta Pintxo iratxoaren eskutik.

Hur Ikasten liburu didaktikoek jolasak eta jarduerak ditue, modu dibertigarrian kontatzen ikasteko. Liburu didaktiko horreek ilustrazino dibertigarriak ditue zenbakiak bisualki ezagutzeko. Zenbakien trazua praktikatzeko ariketak, kontatzen ikasteko joko errazak eta hau guztia elikagai osasungarriei buruz edota birziklapenaren inguruan gehiago ezagutzen dan bitartean.

Iratxoak eta basoko sorginkeria ipuinak, animazinozko irudiak eta abestiak ikusteko eta entzuteko aukerea emoten dau QR baten bidez. Errealidade Areagotuari (RA) esker, personaiak bizia hartzen dabe, eta haurrek iratxoegaz gozatzeko eta dibertitzeko aukerea izango dabe.

Liburu eta koadernoetaz gan, iratxoen kamisetak, katiluak eta USB-ak baita be eskaintzen ditue publikoaren irakurketa esperientziagaz osatzeko. Material guztiak hemen ikusi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu