Durangoko Azokan erosi daitekez Nerea Loiolaren eta Asiskoren liburu barriak

Bizkaie! 2023-12-07 08:12   Kulturea

58. Durangoko Azokan topauko dozue Erroa argitaletxea.

Barrikuntza bi aurkeztuko ditue: Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak eleberria eta Asisko Urmenetaren Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Landako guneko Erroa - Zenbat Gara elkartea (Goienkale 17) erakusmahaian horrexek eta aurreko urteetan ataratako liburu, disko eta DVDak topu geinkez.

Abenduaren 8an, 11:00etan eta 11:30ean aurkeztuko dira liburuok, hurranez hurran, Landako guneko Talaian.

Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak misterioz betetako kontakizuna da eta Euskera errazean bildumako alerik barriena da. Zailtasunaren arabera mailakatutako bilduma honetan B2 mailari jagokon irakurgaia da, publiko guztietarako egokia dan arren. Iñaki Landak egin ditu liburuko ilustrazinoak eta bideo trailer honetan ikus-entzun geinke azalpena eta lagin txiki bat, idazlearen beraren eskutik:



Asisko Urmenetak idatzi eta marraztutako Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoak, bestetik, egilearen azken aldi honetako ikerketa historikoaren bidea jarraitzen dau ezagunak diran personaia historikoen inguruko azalpen eta datuak emoteko edo guztiz zokoratuak izandako gure historiako persona garrantzitsuak agertarazoteko; azken hau da bost euskal errientsa edo irakasle garrantzitsu eta ezezagunen biografiak eta balentriak batzen dituan saiakera grafikoa. Beste bideo honetan Asiskok berak aurkeztuko deuskuz liburuaren nondik-norakoak:

Egileak eurak azokan izango ditugu, gure erakusmahaian liburuak sinatzen: Nerea Loiola bariku eguerdian 12:00-14:00 bitartean egongo da eta Asisko 6an arratsaldez (16:00-20:00), 7an goizez (10:30-14:00), 8an arratsaldez, 9an goizez eta 10ean arratsaldez.

'Nabarmentzekoa da gure proiektukide eta laguna dan J.C. Etxegoien Xamar idazle eta dibulgatzaile handiak Biziaroak liburua argitaratu barri dauela Pamiela argitaletxean eta liburu horren aurkezpena be abenduaren 8an izango dala 14:00etan Talaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu