Nerea Mujika: 'Fantasiaz betetako egunak izango dira'

Bizkaie! 2023-12-06 12:55   Kulturea

950 kultur nobedade eskainiko ditue Landako guneko 265 erakusmahaitan.

Durango Azokearen 58. edizinoa aurkeztu dabe. Abenduaren 6tik 10era euskal kulturearen FantasiaDA! biziteko prest agertu dira atontzaileak. Horretarako, 950 kultur nobedade eskainiko ditue Landako guneko 265 erakusmahaitan: 689 liburu, 179 musika-produktu, 44 aldizkari eta 40  (ikus-entzunezkoak, papelgintza eta bestelakoak).

Inaugurazino ekitaldian, Gerediaga alkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiaz gan, Gerediagako presidentea Nerea Mujika, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Hizkuntza Politikako sailburuordea Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Elixabet Etxanobe, Eusko Legebiltzarreko burua Bakartxo Tejeria eta Mireia Elkoroiribe, Durango alkatea, egon dira.

Fantasia, itzela

Atontzaileen esanetan, aurtongo Durangoko Azokea Fantasia, itzela izango da eta Fantasiaz gozetako deia egin dabe, Euskal Herriko agertoki nagusian, izan be, Fantasia hutsa izan daiten, danon indarra behar da. Horreezaz gan, aurton online salmentarik ez dala egongo adierazo dabe, beraz, bertora etortea ezinbestekoa da.

Bingen Zupiriaren esanetan, Giza kulturearen nazinoartekotzea da Azokea eta publiko gaztea erakarteko lan itzela egin dabe atontzaileek. Ganera, irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzen dabela nabarmendu dau.

Elixabete Etxanobek, Fantasia beste eremu batzuetara eroatearen garrantzia nabarmendu eta BFA azokearen oinarrizko babesle izaten jarraitzeko konpromisoa aldarrikatu dau.

Nerea Mujikak, bestalde, Ilusinoz beterik, Fantasiaz betetako egunak izango dirala adierazo dau. Horrezaz gan, Magia herri osora zabaldu da, Durangoko Museoa be batu jaku, eta gazteen, hasibarrien, beteranoen eta sortzaileen eraskulehioa dala adierazo dau.

Ekitaldiari amaierea emoteko, Amaia Lejarretaren zuzendaritza lana dauen Erro film laburrerik jaiotako zuzeneko performance-a egin dabe Amaiak film-ean bezela Janire Etxabe jantzari bertikalagaz. 

Ikusi hemen 58. Durangoko Azokearen egitaraua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu