Durangoko Fantasian gara!

Bizkaie! 2023-12-06 09:10   Kulturea

Gaur eta etzi Bizkaie! Durangon izango da Azokearen barri emoteko.

Gaur, hilak 6, eguerdiko 12:00etan egingo da aurtengo edizinoaren inaugurazino ekitaldia, Szenatokian (San Agustin kulturgunean).

Azokea zabalduko dan eguneko, abenduaren 6ko, egitaraua ikusi hemen.

Azokako ordutegia: Abenduaren 6tik 9ra, 10:30 - 20:00 eta abenduaren 10ean, 10:30etik 18:00etara.

Landako Gunea erdigune, ekitaldi ugari izango dira, besteak beste, Ahotsenea, Saguganbara, Irudiena, Szenatokia, Kabi@ eta Ahotsenea aretoetan.

Horreezaz gan, XXVI. Euskal Herriko Artisautzearen Azokeak 11:00etan edegiko ditu ateak. Azokearen egunetan  egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

Duda barik etorri, ez zarie damutuko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu