23 eragileren 90 lan eskuragarri 'Durangaldeko argitalpenak' erakusmahaian

Bizkaie! 2023-12-06 11:46   Kulturea

Gerediaga Alkartearen erakusmahaiaren ondoan.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesari esker, 58. Durangoko Azokan be Durangaldeko argitalpenek leku berezia izango dabe.

Daborduko 19 urte bete dira Gerediaga Alkarteak eskualdeko sortzaileen ikusgarritasunerako eta parte hartzea errazteko ekimena martxan jarri zituala. Urte horreetan guztietan Mankomunidadeak laguntzinoa eskaini dau. Aurton be, Gerediaga Alkartearen erakusmahaien ondoan egongo da eta, horrezaz gan, kudeaketaz arduratuko da.

Danetara, 23 eragilek izango ditue argitalpenak erakusmahai berezian, horreen artean, udalak, alkarteak eta norbanakoak dagoz. Danen artean, 90 argitalpen eroango ditue azokara eta horreetako 10 nobedadeak dira, aurton argitaratutakoak.

Nobedadeen zerrendea

  • Mandarina misio bat dut (Alfonso Bañeres).
  • Sustraidun umea (Elaia Torres Bizkarra).
  • La niña con raíces (Elaia Torres Bizkarra).
  • Abian. Sweet Rage (diskoa).
  • Silboberri (Signature).
  • Dakota Txikiren muki bidaiaria (Peru Magdalena eta Iraia Okina).
  • Durangaldeko egutegia 2024 (Anboto).
  • Denboraren aztarna = La huella del tiempo (Víctor Arrizabalaga Salgado eta Tadanori Yamaguchi)
  • 2024ko egutegia: bertoko naturea eta ahozko ondareari keinu bat (Umerri eskola aktiboa).
  • Vigila el tiempo, zaindu eguraldia (Javier Lana Zúñiga).

Argazki zaharren egutegia

Gerediaga Alkarteak, barriz, nobedade moduan 2024ko egutegia eta Astola aldizkariaren 17. zenbakia kaleratuko ditu azokan. Daborduko 28. egutegia da (Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa da babesle nagusia). Urtero legez, argazki zaharrak izango dira orriz orri eta egutegi barrian Ignacio Ansorenaren bildumakoak erakutsiko dira. Ansorenaren familiak Gerediaga Alkartearen esku itxi ditu Ignacioren bildumako argazkiak digitalizau eta alkartearen dokumentategian erakusgai jarteko. 2024ko egutegia bildumako argazkiakaz horniduta, autortzea egin nahi deutso argazkilariak eskualdeko eta bereziki Durangoko historia grafikoa jasoten egin dauen lanari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu